Seleccionar página

SUSTRAIAK BARRENAGO, ZUHAITZA GORAGO

Azkenean, ekinaren ekinez, Maxixatzenen 341. zenbakiak argia ikusi zuen 2015eko martxoan. Aldizkariarekin batera, maxixatzen.eus ataria ere sortu zuten eta sare sozialetara jauzia ere egin zuen hedabideak, ezin zen bestela izan.

Aldizkaria biziberrituta, itxura berriarekin eta hilabetekari gisa itzuli zen herritarren etxeetara. Garai berriko aurreneko zenbakiaren 1.500 ale banatu zituzten baina motz geratu ziren, ehunka etxe geratu baitziren Maxixatzen herri aldizkariaren ale berezi hura jaso gabe. Orduan, lantaldeak beste tirada bat martxan jartzea erabaki zuen, 3.000 alekoa, eta mantsoagatik banatu zuten herri osoan zehar.

Ale monografiko hura logo berria aurkezteko baliatu zuten, gainera.

«Komunikabidea berriz martxan jartzea erabat positiboa izan zen. Etena izan zuen, baina uste dugu horren beharra bazegoela. Berriz hastea ez zen batere erraza izan; horretarako, talde bat eratu behar izan genuen eta bestelako dinamika bati ekin. Ordu askotako lana izan zen, asteak eta hilabeteak eman genituen lan horietan murgilduta», kontatu du Maxixatzeneko kide Idoia Alberdik.

Egunkaria aurrera

Maxixatzen 341. zenbakiaren azala

SUSTRAIAK BARRENAGO, ZUHAITZA GORAGO

Azkenean, ekinaren ekinez, Maxixatzenen 341. zenbakiak argia ikusi zuen 2015eko martxoan. Aldizkariarekin batera, maxixatzen.eus ataria ere sortu zuten eta sare sozialetara jauzia ere egin zuen hedabideak, ezin zen bestela izan.

Aldizkaria biziberrituta, itxura berriarekin eta hilabetekari gisa itzuli zen herritarren etxeetara. Garai berriko aurreneko zenbakiaren 1.500 ale banatu zituzten baina motz geratu ziren, ehunka etxe geratu baitziren Maxixatzen herri aldizkariaren ale berezi hura jaso gabe. Orduan, lantaldeak beste tirada bat martxan jartzea erabaki zuen, 3.000 alekoa, eta mantsoagatik banatu zuten herri osoan zehar.

Ale monografiko hura logo berria aurkezteko baliatu zuten, gainera.

«Komunikabidea berriz martxan jartzea erabat positiboa izan zen. Etena izan zuen, baina uste dugu horren beharra bazegoela. Berriz hastea ez zen batere erraza izan; horretarako, talde bat eratu behar izan genuen eta bestelako dinamika bati ekin. Ordu askotako lana izan zen, asteak eta hilabeteak eman genituen lan horietan murgilduta», kontatu du Maxixatzeneko kide Idoia Alberdik.

Egunkaria aurrera

Maxixatzen 341. zenbakiaren azala

Badatorrela Maxixatzen

 Maxixatzen herri komunikabidearen aurkezpena

Herri aldizkariaren lehendabiziko bost aleak doan banatu zituzten, herriko etxe guztietara iristea zelako helburua. Irailetik aurrera bazkideei bakarrik banatuko zieten aldizkaria etxean, bazkidetzaren prezioaren baitan, hau da, urtean 25 euroren truke. Abuztuan, Maxixatzenek 19 urte bete zituenean, beraz, etxe guztietara iritsiko zen azken alea banatu zuten.

Proiektu berriak bazkide ugari erakarri zituen eta inoizko kopururik handienera iritsi zen elkartea: 635 bazkide! Ilusioz eta kemen handiz ekin zioten ibilbide berriari eta emaitzak ikusgarriak ziren. Atari digitalak, esaterako, astean 10.000 bisita zituen, bataz beste.

20. urtemugako Aitor Arruti Rezabalen bertsoak: Euskara eguneko manifestua segidilla doinuan

 

Euskera eguneko bideoa

Bazkide

Maxixatzen Euskara Elkarteko bazkidetza txartela

EUSKERAREN EGUNEKO MANIFESTUA

Doinua: segidilla doinuan abestua
Ikusi eta entzun bertsoa​

Hogei urte ia badira

gazte batzuen distira

hasi zela indar hartzen

sortu zuten Maxixatzen

egiteko euskaraz

normal eta ganoraz

zenbat kontu harrez gero

hotz, fresko, epel ta bero,

ezin bazkiderik gabe

bidelagun ta zutabe

orain behar gehiago

zortzirehun bat nahiago

euskararentzat aldarri

gogo, arnas ta eztarri

Maxixatzenen herriak

hitzak ditu aberriak

barrenetik kanpora

idatzitik ahora

mundua aberasteko

zazpi egunez asteko

euskaraz jarrai dezagun

Maxixatzen dugu lagun

izan zaitezke bazkide

euskararen adiskide

behar badiogu ekin

hobeto elkarrekin

2016ko apirilean zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuten eta uda begirako proiektu mardula eraikitzen hasi ziren. Etxeko euskararen erabileraren neurketa burutu zuten uztailean. Datu esanguratsuak utzi zituen ikerketa horrek: helduek euskaraz egiteko joera handiagoa zutela umeak aurrean daudenean; amarekin aitarekin baino gehiago hitz egiten dutela haurrek euskaraz; eta umeekin euskaraz hitz egiten duten gurasoak euren artean nabarmen gutxiago aritzen direla euskaraz.

Abuztuarekin batera urtemuga borobila ospatu beharra zegoen. Aldizkariak azala eta barruko orrialde ugari eskaini zizkion urteurrenari, 20 urte herrigintzan atzerabegirakoan. Handik gutxira, udazkenean, herri bazkaria ospatu zuten Joseba jatetxean. 20 urtez euskararen errota bultzatzen lelopean, egun osoko egitaraua prestatu zuten bazkide eta kolaboratzaileekin gozatzeko. Dantza, kantak eta bertsoak ez ziren falta izan senidetasun egun alai hartan.

Hurrengo hiru urteak eguneroko jardun “arruntean” igaro zituen Maxixatzenek (ibilbide honetan guztian arrunta den zerbait balego bezala). Orbel Jokoak eta Maiatzeko Lorak ekimenak antolatzen jarraitu, aldizkarian umeentzako Maxixatzen txiki denbora-pasa atala gehitu, Korrikari babesa eman, euskararen inguruko monografikoa argitaratu Udalarekin elkarlanean eta, hori gutxi balitz, Urrezko Bikain Ziurtagiria eskuratu . Harik eta 2020an dena aldatu zen arte.

Ordura arteko formatuan azken alea argitaratu zuen herri komunikabideak, 396. zenbakia, hain zuzen. Ezohiko egoeran ikusi zuen argia «molde berrietara egokitutako» Maxixatzen herri aldizkariak. Koronabirusak eragindako osasun krisian murgilduta argitaratu zen 2020ko martxoko aldizkaria (397.a), konfinamendu egoeran bete-betean geundela.

Idoia Alberdi ‘maxixatzaileak’ horrela irudikatu zuen unea Soineko berria izenburuko iritzi artikuluan:  “Ausartak izan eta galtzeko baino irabazteko asko dugula sinetsita bakarrik eutsi dakioke gurea bezalako egitasmo bati. Horren adibide esku artean duzuen ale hau, soineko berria jantzita. Begirada zorrotzeko jostun talde batek hartu dizkio neurriak hedabideari, eta, puntadaz puntada, molde berrietara egokitutako jantzia egin dio. Josturak ere halakoak ditu, finak eta zorrotzak. Eta itxura bakarrik ez, edukiz ere bete-betea dator aldizkaria, atal eta diseinu berriekin. Izango dira, noski, zintzilik geratu diren hari muturrak, hartu beharreko barrenak eta hobeto tolestu beharreko zimurrak. Orain arte bezala, eginez ikasiko dugu”.

Konfinamendu garaiko bigarren aldizkaria, 398.a, azalean “Auzoa arnasazalean idatzita zeramana izan zen, hain zuzen ere, Tokikom Sarietarako hautagai suertatuko zena. Etxealdia alaitzeko helburuarekin auzotarrek balkoietan antolatutako ekintzen inguruko erreportaje mardulaz ari gara. Ez hori bakarrik, Alex Berasategi argazkilariaren irudiekin Ilun eta isilik erreportaje grafiko zirraragarria ere argitaratu zuten ale horretan, herriko kale hutsak erakutsiz.

Beraz, hiru zenbaki oso berezi kaleratu ziren uztailean 400. zenbakiak argia ikusi bitartean. Zenbaki borobila aitzakia hartuta, aldizkariaren 24 urteko ibilbidea une erabakigarrietako azalen bitartez erakutsi zuten Klik! atalean. “Aurrenekoa bezalaxe, 400. zenbakia ere irakurleen, herriko eragileen eta erakundeen laguntzarik gabe ez litzateke posible izango. Eskerrik asko!”, adierazi zuten bertan.

ZUHAITZ BATEK EZ DU BASOA EGITEN

Maxixatzen Herri Komunikabidea adinez nagusi egin eta bere bidea Urola Komunikazio Taldearen (UKT) baitan egiteko unea iritsi zen azkenik, 2020an. Zeren Urola Kostako tokiko hedabideek elkarlanaz haratago joan eta bat egitea erabaki baitzuten udazken hartan, egitura eta lantalde bakar batean antolatuta. Lehen Baleike, Erlo Telebista, Karkara, Maxixatzen, Urola Kostako Hitza eta Uztarria zirenak, Urolako Komunikazio Taldea (UKT) bihurtu ziren. Tokian tokiko markak eta produktuak mantendu zituzten, herrietako elkarteek ere bizirik jarraitu zuten, baina sei komunikazio proiektu solteren lekuan, komunikazio proiektu sendo bat osatu zuten. Aipatu euskarazko tokiko hedabideek egoera berrietara egokitzeko ahalegina egin zuten eta bistan da apustua ondo atera zela. Baita Maxixatzenentzat ere.

Komunikazio atala euskara elkartearen jardunetik bereizteak lan arindu ederra eman zion taldeari. “Bide oparoa aurreikusten baitiogu inondik ere, baina pena ere ematen du, hainbeste urtez hegalpean izandako sorkari horri joaten uzteak, denontzat hobe dela jakin arren”, argitu du Karmen Irizar taldekideak.

Oraindik definitzeko dute zer izan behar duen euskara elkarteak, baina atzera begiratzerakoan harrotasuna sentitzen dute: «Erabiltzailearen egungo beharrei erantzuteko gauza izango den egitura sortu beharra geneukan; baliabideak batu eta optimizatu, egungo plataformetara egokitutako kalitatezko gertuko informazioa eskaintzeko. Azken batean, langileen lan baldintzak duintzeko eta garapen profesionalerako atea da UKT. Beraz, produktuaren zein langileen garapen profesionalari begira hartutako erabakia izan da kooperatiba sortzea”, azaldu zuen Idoia Alberdik proiektuaren aurkezpenean. «Tokian tokiko hedabideok urteetako esperientzia ekarri dugu kooperatibara, eta eskarmentu horren balioa sekulakoa da. Une honetan, Maxixatzen Herri Komunikabidearen atzean inoiz egon den talde profesionalena dago lanean, gertuko informazioa lantzen. Azkoitiarrek jasotzen duten produktua hobea eta osatuagoa da orain, eta eskualdeko komunikazio talde nagusiena sortu dugula esango nieke herritarrei», gaineratu zuen Alberdik.

Azaroko 403. zenbakiko azala eta erreportaje nagusia erabili zuten UKT kooperatibaren berri emateko. «Ilusioz beteriko» eta 33 profesionalez osatutako lantaldea (kazetari, diseinatzaile, marketin arduradun, telebistako teknikari eta zuzendaritza taldeak) ere jendaurrean aurkeztu zuten.

FRUITU BERRIAK

Bizirik irautea helburu izatetik dimentsio profesional sendo bat edukitzera igaro da Maxixatzen herri komunikabidea, UKTren baitan dagoenetik. Produktuak aurrerapen ikaragarria ezagutu du, besteak beste, 2021eko martxoan abiatu zuten GUKA  bezalako gehigarriari esker. «Etxera GUKA gehigarria iristea pentsaezina zen guretzat, baita telebista nahiz webguneko zenbait atal egitea ere. Honek sekulako martxa hartu du, eta ez da geldituko», adierazi dute Maxixatzeneko kideek. Telebista magazin batek eta aldizkarietako gehigarri batek osatzen dute GUKA proiektua.

GUKA jendaurrean aurkeztu eta hilabete batzuetara beste albiste pozgarri bat iritsi zen Maxixatzeneko erredakziora. Tokikom Sarien seigarren edizioan azalik onenaren eta edukirik onenaren kategorietako lehian sartu zuten Maxixatzen, Maritxu Errazkin autobus gidariaren azalari eta Azkoitiko goitizenen erreportajeari esker, hain zuzen. Sari nagusia eskuratzetik oso gertu geratu zen Azkoitiko herri komunikabidea.

Tokikom Toki Komunikabideen Bateraguneak antolatzen ditu sari hauek, Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Bizkaiko zein Gipuzkoako foru aldundien babesarekin, toki komunikabideetan egiten den kazetaritza lana aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz.

2021eko apirilean, hain justu Maxixatzen sortzeko Plaza Berriko bananondo azpiko lehen bilkuraren 25. urteurrena betetzen zenean, Karmen Irizarrek 25 urte. Bejondaigula! idatzian zera azaldu zuen: “Bidea ez da erraza izan, eginez ikasten joan behar izan dugu eta ez haizea, ez jendea, ez dugu beti aldeko izan (…) Elkartera begira jarrita gaude orain. Komunikabidea atal bat baino ez da Maxixatzenen. Euskaraz bizitzeko motibazioan eragitea eta horretarako guneak indartzea izan da beti helburu nagusia. Horretara bideratuko dugu jarduera aurrerantzean.”

Abuztuan, lehendabiziko Maxixatzen hilabetekaria argitaratu zela mende laurdena bete zenean, 25 urte Euskalgintzan akuilu izenburua zeraman azala eskaini zioten Azkoitiko euskara elkarteari. Nerea Uranga kazetariak hauxe idatzi zuen 412. aldizkarian: “Teknologiak eta lanerako gailuek bezalaxe, euskarazko komunikabideek ere abantaila ederra hartu dute urte hauetan guztietan; euskaraz zipitzik irakurtzen ez zutenak horretara jarri dituzte; orduan ereindako hazia bere fruituak ematen ari da. Hala ere, euskalgintzan jorratzeko alor ugari gelditzen da aurretik, eta Maxixatzen Euskaldunon Elkartea horretan eragiten segitzeko prest da. Urte askotarako!”

BELAUNKETA

Azkenean, ekinaren ekinez, Maxixatzenen 341. zenbakiak argia ikusi zuen 2015eko martxoan. Aldizkariarekin batera, maxixatzen.eus ataria ere sortu zuten eta sare sozialetara jauzia ere egin zuen hedabideak, ezin zen bestela izan.

Aldizkaria biziberrituta, itxura berriarekin eta hilabetekari gisa itzuli zen herritarren etxeetara. Garai berriko aurreneko zenbakiaren 1.500 ale banatu zituzten baina motz geratu ziren, ehunka etxe geratu baitziren Maxixatzen herri aldizkariaren ale berezi hura jaso gabe. Orduan, lantaldeak beste tirada bat martxan jartzea erabaki zuen, 3.000 alekoa, eta mantsoagatik banatu zuten herri osoan zehar. Ale monografiko hura logo berria aurkezteko baliatu zuten, gainera.

Euskal Herriko hainbat euskara elkarte bezalaxe, motibazio handiko euskaldunen bilgune izan da hasieratik. 

«Komunikabidea berriz martxan jartzea erabat positiboa izan zen. Etena izan zuen, baina uste dugu horren beharra bazegoela. Berriz hastea ez zen batere erraza izan; horretarako, talde bat eratu behar izan genuen eta bestelako dinamika bati ekin. Ordu askotako lana izan zen, asteak eta hilabeteak eman genituen lan horietan murgilduta», kontatu du Maxixatzeneko kide Idoia Alberdik.Belaunketa izeneko landareen ugalketa motan, landare-amaren airetiko zati bat lur azpian sartu eta sustraiak garatzean, beste landare berri bat sortzen da. Baratzezaintzan erabiltzen da teknika hau, batez ere landare zurkarak ugaltzeko aldaxkatzea zaila denean. Landare batzuk berez belauntzen dira, adar batek lurra ukitu eta sustraiak garatzen dituenean. Berezko belaunketa ematen ez denean, belaunketa artifiziala egin daiteke.

Belaunketa. Belaunaldi aldaketa. Trantze honetan dago Maxixatzen euskara elkartea gaur egun. Lagundutako belaunketaren beharrean dagoela esan daiteke. Erakundeak erreleboa behar du baina proiektuari eutsiko dion jende berria topatzea ez da batere xamurra. Belaunaldi berri baten kemena eta amesteko gaitasuna oso mesedegarria litzateke euskara elkartearen eta Azkoitiko euskararen osasunerako. Metafora botanikoarekin jarraituz, Das geheime Leben der Bäume (Zuhaitzen bizitza sekretua) liburuaren egile Peter Wohllebenek honela dio: “Zuhaitzak ezin dira ibili, hori edozeinek daki. Baina kontua da, hala eta guztiz ere, lekuz aldatu behar direla. Baina nola egingo du hori ibiltzeko gai ez denak? Konponbidea belaunaldi-aldaketan dago.”

Atzera begiratuta, 25 urteko aro emankorra aitortu behar zaio Maxixatzeni. Euskal Herriko hainbat euskara elkarte bezalaxe, motibazio handiko euskaldunen bilgune izan da hasieratik. Behetik gora, aniztasuna ikur, erabilera askeko esparruetan jardun du elkarteak, betidanik. Euskara izan dute iparrorratz, baina komunitategintza eta tokikotasuna etengabe aldarrikatuz eta bere alde lanean jardunda. Profesionalizazioaren bidean borrokatu arren, inoiz ez dute gutxietsi lan boluntarioaren potentziala.  “Gazteak ginen hasi ginenean, baina Maxixatzen bera bezalaxe, taldekideak zahartu egin gara”, dio Karmen Irizar taldekide historikoak, “Geure bizi proiektuak osatu ditugu, eta taldeari uzteko inolako asmorik ez badugu ere, mende laurdenean hainbeste aldatu den munduari buruzko ikuspegi berritua duen jendea behar du gure taldeak”, gaineratu du

Dudarik gabe, euskararen erabileran eragile aktiboa izan da Maxixatzen Azkoitian. «Konbentzituta gaude Maxixatzen dela azkoitiar gehienek herrian euskaraz irakurtzen duten komunikabide bakarra. Lortu dugu sekula euskaraz irakurri gabe zegoen belaunaldi bat euskaraz irakurtzen jartzea. Gaur egungo gazteek ere, nahiz eta kontsumoa erdaldunduta dagoen, herriko albisteak euskaraz jasotzen dituzte. Gaztelaniaz bizi eta Maxixatzen irakurtzen duen jendea ere ezagutu dugu herrian, euren seme-alabek edo etxekoek jaialdiren batean parte hartu dutela ikusi dutelako; gai dira albistearen titularra eta sarrera euskaraz irakurtzeko. Eragiletza hori ere aitortu behar zaio Maxixatzeni», adierazi du Idoia Alberdik.

2015ean hasi zen garai berriko taldekidea izan zen Olaia Juaristi Zabalaren hitzetan, Azkoitiko herria oso eskuzabala izan da Maxixatzenekin. “Langile bezala, oso herri eskuzabala dela jabetu nintzen. Bertigo handiarekin hasten nuen beti hil hasiera, orduan hasten ginelako pentsatzen datorren alean, eta orri zuriak betetzeko gai izango al ginen kezkatuta egoten nintzen. Nire sorpresarako ordea, eskaera luzatzen genien ia herritar denek beti baiezkoa ematen ziguten, eta haiei esker, hilero, ordurako ateratzen genuen aldizkaria”. Juaristi oso pozik sentitzen da proiektuak izan duen bilakaerarekin. “Herritarrek erakutsi dute behar eta nahi dutela, eta ez dago hori baino konpentsazio hobeagorik”, gaineratu du.

Gaur egun Maxixatzenen lanean aritzen den Andoni Elduaien Soraluze kazetari azkoitiarrarentzat “garaian garaira egokitzen jakin” duela da proiektuaren dohaietako bat. “Horregatik uste dut herri komunikabidea sortu, martxan jarri nahiz urtez urte egokitzen asmatu duten elkarteko kideei asko zor diegula azkoitiar guztiok, proiektua herritartzen asmatu baitute. Herri mailako proiektu batek 25 urte bete eta bizi-bizi jarraitzeak esnahi handia du; atzean lan handia egin denaren seinalea garbia da”, gaineratu du Elduaienek. Kazetari gazteak aitortu duenez, bere bizitzaren zati garrantzitsua izan da Maxixatzen: “Zinez berezia eta ederra da lan hau niretzat; izan ere, lehen nire irakurgaietako bat zena orain besteek irakur dezaten lan egiten dut. Azkoitiarron webgune erreferentea da Maxixatzen, horrela sentitzen dugu behintzat barruan. Beti dago hor, aktibo eta bizirik; azken finean, herritarrentzat eta eragileentzat zabalik dagoen leihoa da”.

Behin hedabidearen eta euskara elkartearen jarduna bereizita,, zein erronka ditu Maxixatzen euskara elkarteak etorkizunera begira? Nola hobetu taldearen jarduna eta eragite lana? Nola osatu urte hauetan guztietan bildutako jakintza? Nola sozializatu jakintza hori? Nola bihurtu diskurtsoa erakargarri? Nola aktibatu herritarrak? Nola motibatu? Nola aldatu da herria eta euskararen egoera azken 25 urtetan? Nola biziberritu Azkoitiko euskara? Euskaltzaleen mugimenduak zein betebehar ditu hurrengo hamarkadei begira? Zer lortu nahi da? “Guztiok ohartu, aktibatu eta martxan jarri ezean, euskarak beti izango du asko egiteko”, azaldu du Andoni Elduaienek. Hala eta guztiz ere, etorkizun oparoa ikusten dio Maxixatzeni, bai herri komunikabideari eta bai euskara elkarteari. “Indarrak batuta jarraitzen dugu, baina komunikabideko eta euskara elkarteko lanak bereizita”, dio.

Era horretara, “herrian eragiteko aukera gehiago” izango duela sinestuta dago: “Ziur naiz herrira begira ekintza, lanketa eta azterketa aproposak egiten asmatuko duela”.

Eragiteko, norberak indartsu egon behar du, baina, eta gaur egun bizi dugun giro pandemikoak gizarte lana zailtzen duela argi dago. Dena den, edozein gizartetan eta edozein garaitan beti egon ohi da ausarta eta irudimentsua den gutxiengo aktibo bat, militantzian sinesten duena eta elkarlanerako bokazioa sentitzen duena. Moldeak aldatu dira akaso, baina euskaraz bizitzeko grinak eta beharrak eta egunerokoan eta tokian tokikoan eragiteko beharrak zutik diraute. Gainera, inoizko gazteriarik trebatuena eta prestatuena dauka herri honek, aniztasunean hazi dena eta oro har euskaraz funtzionatzen duena. Haizea alde du proiektuak, beraz.

Amets handi baten inguruan hazi zen Maxixatzen Euskara Elkartea. Hazi hura zuhaitz mardul bihurtu da 25 urteko bizitza oparoan. Sustraiak ondo errotuta eta adarrak gorantz. Babes, gerizpe, erreferente, habia, akuilu, topaleku, gordailu eta hamaika gauza gehiago izatera heldu da Maxixatzen. Arbola onak bezala.

2022ko maiatzean, Maxixatzen Eguna ospatu zen

Karmen Irizarrek piztu zuen 2022ko San Joan bezperako sua, Maxixatzenen izenean

ORO MINTZO

Baña nik, izkuntza larrekoa
nai aunat, ere  noranaikoa
yakite egoek igoa,
soña zaar berri gogoa,
azal orizta, muin betirakoa

Xabier Lizardi